Agur Gandabost…

GANDABOST Bloga ixten dugu

Bisita gaitzazue gelako blog hauetan

http://gandasegi6c.blogspot.com/      

 http://gandai6b.blogspot.com/ 

  http://ganda6a.blogspot.com

 

Urte benetan emakorra pasatu da. Blog honetan gauza asko egin, ikasi, idatzi, igon, embed aurkitu, audacity txertatu…ditugu. Denbora asko eman dugu ordenagailuaren aurrean aplikazioak nola funtzionatzen duten ikasten. Hiru irakasle eta beraien ikasleen lana bertan dago ikusgarri.

Aurten beste bide egokiago bat aurkitu dugu gure lanak, kontuak,……… erakusteko: geletako bloga. Bertan jarraipena eman nahi izan diogu pasadan kurtsoan hasitakoari baina ikasleen parte hartze zuzenagoarekin. Ikusi nahi badituzue goian hiru geletako blogetako helbideak dituzue.

Gaztelaniako proiektuak ere amaituta

Zerbait ikasi dugu  arteari buruz eta artistei buruz. Gelan egindako katalogoak HEMEN ikusi ahal ditugu .


Lehenengo gaia bukatu ondoren hemen ditugu lortutako emaitzak

ragile geologikoak Lurra Nola eraldatzen duten ikusi eta ikasi ondoren fenomeno huen ondorio batzuen erreportaiak ditugu idatzi. Hona HEMEN GLOG hauetan gelaka sortutako lanak.

 


Lotura interesgarriak

Gogoratu eskumako zutabean lotura interesgarriak dituzuela. Lehendik mekanografia lantzeko, ortografia hobetzeko, Galdakaoko eguraldia ikusteko……. bazeuden. Orain berriak dituzue: matematika birpasatzeko eta ingleseko blogarekiko sarrerakoa.  Hor daude, noizean behin erabil!

Hauek matematikakoak:

http://www.isftic.mepsyd.es/w3/recursos/primaria/matematicas/superficie/menu.html

http://www.gobiernodecanarias.org/educacion/9/Usr/eltanque/todo_mate/openumdec/openumdec_p.html

http://ramonlazatercerciclo.blogspot.com/2010/09/mate-5-t-1-sistemas-de-numeracion.html

Berriak ipiniko ditugu.

Chillidaleku museoa

Urriaren 4an, Chillida Leku bizitatzera joan ginen hiru gelako adiskideekin eta andereñoekin. Autobusera igo aurretik nire aitak, beti bezala, ez urruntzeko taldetik, adi egoteko, andereñoei kasu egiteko eta horrelako gauzak esan ondoren autobusera igo eta pozik martxan jarri ginen autobusean abesten. Egun haizetsu eta euritsuarekin abiatu ginen Donostirantz.

Bidai luzea egin ondoren, iritsi ginen erdi lo. Sartzerakoan txartel bat eman ziguten eta bi taldetan banatu ziguten, bi talde horietan beste bi talde egin zituzten. Han gidari bat agertu zen Ane Perez deitzen zana, nire lagun batek horrela dauka izen-abizena. Berak, gidariak, esan zuen Chillidaren eskulturak eta bideoa erakutsiko zizkigula.

Lehenengo eskultura “Lo profundo del aire” deitzen zen eta harriz eginda zegoen, eguraldi euritsua eta haizetsua zegoenez,esan zigun Anek, orain gris antzekoa ikusten genuela, baina, eguzkia dagoenean disdiratsu ikusten dela, metro bat edo neurtzen zuen. Onena zen eskulturak ukitu, sentitu, usaindu, entzun eta ulertu egin ahal genituela, beste museo batzuetan ez dute uzten hemen egiten diren gauzak egiten. Chillidak granito harria Indiatik hartzen zuen naturalagoa zelako.

Eskulturak baserri batean daude gehien bat kanpo aldean, baserriko lorategian, baina loreeen ordez eskultura pila bat. Horrela ikusi genituen eskultura guztiak. Beste eskultura bat gustatu zitzaidana “Besarkada” deitzen zena, hiru piezaz osatuta dago eta gidariak esan zuen, ez naiz oso ondo gogoratzen, beste eskultore batekin egon zela lanean eta ez zuten ideia berdinak eta ez ziren ondo konpontzen, orduan berarentzat eskultura hori egin zuela. Ez dago besarkada bat bakarrik, familia bat osatzen duten era askotako besarkadak daude eta beste eskulturak ere familiak osatzen dituzte. Eskultura hori neurtzeko boluntario bat atera behar zen, Jagoba zuen izena eta zuhaitz baten ondoan ipini ginen, bera eskulturaren aurrean eta gure eskuekin kontatzen hasi ginen ea zenbat Jagoba zeuden goitik behera, 1,45 edo neurtzen zuen jagobak eta eskulturak hiru Jagoba terdi. Gidariak bost minutu utzi zizkigun argazkiak egiteko eta Eider Elorriaga, Eider Etxebarria, Begoña eta ni joan ginen argazkiak ateratzera, niri argazki kamara  ahaztu zitzaidan eta beraiek gmailen bitartez pasatuko zizkidatela esan zidaten. Ez zigun denbora askorik eman argazkiak ateratzeko gidariarengana joan behar ginen eta. Denak heldu ginenean baserri barrura joan ginen, han ezin ziren eskulturak ukitu, baina bai usaindu eta begiratu, bertan ixilik egon behar zen. Eskultura batzuk altzairuz eginda zeuden beste batzuk horman zeudenak alfonbra edo kartoizkoa eta besteak granito harrikoak. Han ez zegoen barruko ormarik,Chillidak dena kendu zuen, bueno dena ez gora igotzeko eskilarak ez zituen kendu, goian beste eskultura batzuk zeuden. Gero beste pixka bat utzi ziguten argazkiak egiteko, hamar minutu edo.

Ondoren bideoa ikustera joan ginen, Chillidari buruzko bideoa, han agertzen zen berak zelan egiten zuen lan. Chillidak lau seme, lau alaba eta  iloba asko zituen. Bideoa ez genuen dena ikusi zeren eta oso luzea zen.

Sarreran kutxa handi bat zegoen eta kutxa horretan beste batzuk, beste gidari bat etorri zen eta berak erakutsi zizkigun kutxak, gure gidari Ane beste talde batekin joan behar zelako. Gidari horrek Maria deitzen zen eta kutxatan zeuden harriak, paisaiak, Chillidaren argazkiak… erakutsi zizkigun.

Gero beste argazki batzuk atera ondoren piknik batera jatera joan ginen. Beste taldekoak falta ziren oraindik, gu goseak hamorratzen geunden zeren eta ez genuen hamaiketakoa jan. Jan ondoren beste taldekoak etorri eta beraiek jan baino lehen euria hasi zen eta denak aterpe batera joan ginen. Marinak pistinetako betaurrekoak ekarri zituen txunami bat etortzen bazen edo, eta nik ipini nituen eta tontoarena egiten hasi ginen.

Bazkaldu eta gero berriro autobusera, orain “ Hondarreta “ izeneko hondartzara joan ginen “ Haizearen orrazia “ ikustera. Hori izugarria izan zen, olatu handi erraldoiak zeuden, itsasoa haserretuta zegoen eta surfistek aprobetzatu zuten surf egiteko. Olatuek eskultura tapatzen zuen eta haizeak ura guregan ekartzen zuen eta apur bat busti ginen, oso polita izan zen, nik aterkia ireki eta buelta eman zuen bi aldiz edo gehiago. Surfista bat olatuen azpian gelditu zen eta apur bat beldurra eman zidan, baina atera zen.

Azkenik autobusera joan eta etxerako bidea hartu genuen. Iritsi ginenean ama ikusi eta dena kontatu nahi nion, dena batera, baina lasaitu eta poliki-poliki dena kontatu nion. Oso ondo pasatu nuen txango honetan.

                                                                                    Andere Fuentes

Ikasturte berriari hasiera eman nahian

Kurtso honetan ere, Gandabost blogak Gandasegiko 6.mailako guztien bloga izan nahi du. Hemen aurkituko dugu kurtsoan zehar erabili eta egingo ditugun hainbat ekintzen aurkezpenak, lanetarako jarraibideak, ariketa gehigarriak, lotura interesgarriak, iritziak…

Denontzako tresna lagungarria izango delakoan gaude, zuen partaidetzarekin kontatzen dugu blogari benetako bizitza emateko.

Denok batera ikasten, ondo pasatzen, kooperatzen, denok irabazten

Kurtso hasierako gurasoen batzarra

Geratu ginen bezala hemen daukazue batzarrean aipatutako puntuak biltzen dituen aurkezpena.