Inauterietako dantza

Hemen daukazue aurtengo inauterietan dantzatuko dugun dantza. Bideo honetan Ugarteko ikasleak ari dira dantzatzen. Ziur guk hobeto egingo dugula.

Ura ondo erabiltzeko dekalogoa

Urtarrilaren 20an neska bat etorri zen eskolara lehiaketa bat egitera. Uraren lehiaketa horretan 4 talde egin genituen.

Pantailan 5 multzo galdera zeuden, neskak ordenagailuko saguarekin dado bati ematen zion eta dadoak 2 zenbakia ateratzen bazuen 2.lerroko galdera bat aukeratu behar zen .Eta galdera ondo erantzuten bazenuen puntuak zeneuzkan baina hoberena zen nibelak zeudela eta zaila bazen puntu gehiago ematen zuten.

Ikasitakoarekin gela bakoitzak ura ondo erabiltzeko dekalogo bat egin zuen.

 5.A egindakoa:

  1. Haginak garbitzean itxi txorrota.
  2.  Bainua hartu beharrean dutxatzea hobeto.
  3. Eskuak xaboitzean itxi txorrota.
  4. Kotxea garbitzean xaboiarekin mangera itxi.
  5. Ontziak eskuz garbitu beharrean ontzi-garbigailuan sartu.
  6. Euria dagoenean barruko landareak kanpora atera.
  7. Pertsona bat baino gehiago badoa komunera azkenengoak botatzea bonba.
  8. Edango duzun ura bakarrik bota edalontzira.
  9. Ontziak xaboitzean txorrota itxita izan.
  10. Jolasean ura alferrik ez galdu.

Eta beste hau 5. Bkoek egin dute.

  1. Bainatu beharrean dutxatu.
  2. Kotxea garbitzerakoan  baldea eta belakia erabili.
  3. Garbigailua erabili beterik dagoenean.
  4. Kanpoan dauden landareak euria egiten duenean ez ureztatu eta barruko landareei sobratzen zaigun ura bota.
  5. Zikinkeria ez bota erreketara.
  6. Sikatzen dagoen arropa ez utzi bustitzen.
  7. Platerak garbitzerakoan lehenengo xaboitu eta gero txorrota zabaldu eta xaboia kendu.
  8. Xaboia botatzerakoan eta haginak garbitzerakoan txorrota itxi.
  9. Edalontzira edango dugun ura bakarrik bota.

10. Bi pertsona jarraian txiza egiten dutenean biak bukatzerakoan bonba bota.

  5. C koek hau egin dugu:                    

  1. Eskuak garbitzen ditugunean, xaboia ematerakoan, txorrota itxi.
  2. Bainatu beharrean dutxatu.
  3. Haginak garbitzerakoan txorrota itxi.
  4. Ontziak garbitzeko ontzigarbigailua erabili.
  5. Dutxatzen zagozenean, jaboia ematerakoan ez utzi txorrota zabalik
  6. kotxea garbitzeko mangeraren ordez xaboia eta belakia erabili.
  7. komuna erabili ondoren, zisternaren ur kantitate txikiko botoiari eman.
  8. Euriaren ura aprobetxatu landareak ureztatzeko.
  9. Txorrota zarratzen dugunean ziurtatu ondo itxita gelditzen dela.
  10. Ez ezazu komun ontzia zakarrontzi balitz erabili. 

Urtarrilaren 30a, bakearen eguna

Bakerako biderik ez dago, bakea bera da bidea.

Astoen binetek pentsarazi digute. Orain zure txanda da. Jarri zure iritzia,  pentsamendua, aholkua …. komentarioetan utzi.

ASTOEN BIÑETAK 

Beste honek ere zer pentsatu eman digu. Zer deritzozu?

Katua

“ESKOLAN DENON ARTEAN, EGIN DEZAGUN BIDEA”

EDAD MODERNA

Azken aroko ahozko azalpenaren aurkezpen digitala hemen duzue. Emandako eskema jarraituz baietz idazlan bikaina egin!

Edad Media

Gaur Erdiaroko azalpena entzun duzue. Hemen daukazue esandakoaren lagungarri izango zaizuen aurkezpen digitala. Jarraitu eskema honi idazkia egiteko.

Epoca  (desde, hasta)

Características
Sociedad
Modo de vida
Arte
Bizkaia en la Edad Media

Edad Antigua

Hemen duzue gaur emandako Aintzinaroari buruzko azalpenaren oinarria. Honekin eta hartutako apuntekin idazlanari ekin.

Olentzeroren jaia eskolan

Aurten ere Olentzeroren bisita izan genuen eskolan. Mari Domingi ere berarekin etorri zen. Astoa eta laguntzaileak, danak sartu ziren eskolan txikiekin egoteko. Gero Egiatik frotoira, han,  Gandasegiko guztiok  elkartu eta gabon kantak abestu genituen.  Ateratako argazkietan gogoratuko ditugu momentu batzuk.

Ondo pasa eta Zorionak!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

Euskararen eguna

Euskararen eguna gogoratzeko glogster hau egin dugu. Gehitu zure atzikimendua komentari baten bidez.

Astronomia gela barruan

Astronomia gela barruan Esteban irakaslearekin gauza asko ikusi eta ikasi genituen.

Astronomia tresneria

Estebanek,  bere ikasleekin,  hainbat tresna egin zituen. Batzuk barruan eta beste batzuk kanpoan zeuden. Denak interesgarriak eta ikusgarriak. Gelan ikasitako hobeto ikusi genuen.